1993ko Frantziako Tourra

1993ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa80. Frantziako Tourra
Etapak21
Datakuztailak 3 – 1993.eko uztailak 25
Luzera3.714 km
HerrialdeaFRA Frantzia
AND Andorra
ESP Espainia
Irteera-lekuaPuy du Fou
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak180
Amaitu dutenak136
Bataz besteko abiadura38,706 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
HirugarrenaPOL Zenon Jaskuła (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Lampre-Polti)
Eskalatzailerik onenaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
Gazte onenaESP Antonio Martín Velasco (Amaya Seguros)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Tassoni
◀19921994▶
Dokumentazioa

1993ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 80. edizioa izan zen. 1993ko uztailak 3 eta 25 artean ospatu zen, 3.714 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan, garaileak, hirugarren aldiz jarraian Miguel Indurain izan zena, batez beste 38,709 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Le Puy du Foun hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, aurreko bi edizioak irabazi zituena, eta, aurreko urtean bezala, Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, zen faborito nagusia. Tony Rominger suitzarra, 1992ko Espainiako Itzulia eta 1993ko Espainiako Itzulia irabaztetik zetorrena eta Claudio Chiapucci italiarra ziren nafarraren nagusitasuna zalantzan jartzen saiatuko zirenetako batzuk.

Sarrerako etapan, Indurainek aurreikuspen guztiak bete zituen eta lider jarri zen. Hurrengo etapetan, maillot horia Wilfried Nelissen eta Mario Cipollini esprinterren artean aldatuz joango zen.

Lehen etapa erabakigarria taldekako erlojupekoa izan zen, non CLAS-Cajasturrek, taldeko lider bezala Tony Rominger zuena, garailearekiko hiru minutu baino gehiago galdu zituen zigor baten ondorioz.

6. etapa, Johan Bruyneel belgiarrak irabazi zuena, Tourraren historiako lineako etaparik azkarrena bihurtu zen, 158 kilometroak batez beste 49,417 kilometro orduko abiaduran eginez.

7. etapan egin zuen ihesaldi luze batek lidertza Johan Museeuwri eman zion. Ihes egindakoen taldeko txirrindulari batek, Bruno Cenghialta, istripu bat jasan zuen etapa korritzen ari zen bitartean, moto baten aurka talka eginez. Talde horretako bi txirrindularik, Bjarne Riis eta Álvaro Mejía, Tourra ohorezko postuetan amaitu zuten, lehen hamarren artean.

Lehen erlojupekoa, 9. etapan, berriz ere erabakigarria izan zen. Miguel Indurainek, ohi bezala, bere arerio guztiak gainditu zituen, guztiei gutxienez bi minutu atera zielarik. Nafarrak maillot horia bigarren aldiz jantzi zuen tour honetan, eta jada ez zuen galduko.

Alpeetako mendi garaia, horien artean oraingoan Alpe d'Huez ez zegoelarik, hurrengo etapan hasi zen. Tony Romingerrek irabazi zuen Serre Chevalierren amaitu zen etapa, Mejía kolonbiarra eta Indurainekin batera. Gianni Bugno eta Claudio Chiapucci italiarrek, zazpi minutu baino gehiago galduz etapa honetan, agur esan zioten sailkapen nagusiari, Indurainek lasaitasunez lideratzen zuena.

Hurrengo egunean, Romingerrek berriz eraso zuen, baina Indurainek ondo erantzun zien eraso guzti horiei. Suitzarrak bere bigarren etapa garaipena lortu zuen, eta hala, lan zikina egiteaz arduratzen zen, arerioak erditik kenduz. Bugnok berriz ere hamabi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Erik Breukinkek, ordurarte sailkapen nagusian 4. zegoena, ia hamar. Jada soilik Tony Rominger, Zenon Jaskula eta Alvaro Mejía geratzen ziren arerio bezala, horietatik hoberen sailkatua ia hiru minutu eta erdira zegoen arren.

Alpeen eta Pirinioen arteko trantsizio etapak ihesaldi luze eta esprinten artean erabaki ziren. Pirinioetako lehen etapa, Andorran amaitu zena, Amaya Seguros taldeko txirrindulari kolonbiarra zen Oliverio Rincónek distiratzeko balioko zuen. Hoberen sailkatuak elkarrekin iritsi ziren helmugara.

Hurrengo etapan, Zenon Jaskulak irabazi zuena, Álvaro Mejíak minutu bat baino gehixeago galduko zuen buruan zihoan taldearekiko, azken erlojupekoan oso faltan botako zuena. Claudio Chiapuccik, sailkapenean jada arriskurik sortzen ez zuena, 17. etapan ihesaldi bat sortu eta etapa garaipena lortzeko probestu zuen.

Azken-aurreko etapan, Tony Romingerrek harritu egin zuen Indurain honen espezialitaterik gogokoena zen erlojupekoan garaituz. Beranduago, txirrindulari nafarra, gripearen ondorioz gaixo zegoela jakin zen. Suitzarrak Tourra forma egoera oso onean amaitu zuen. Garailea jada erabakita zegoen arren, oraindik ez zegoen argi nortzuk izango ziren bigarrena eta hirugarrena. Kalterik handiena jasango zuena Alvaro Mejía izan zen, ordurarte bigarren zena, 4. postuan amaitu zuen Tony Rominger eta Zenon Jaskularen aurkako lehia galduz, erlojupekoan espezialistak zirenak. Azken hau, hala, Tourreko podiumera igo zen Europa ekialdeko herrialdeetako lehen txirrindularia izan zen.

Djamolidine Abdoujaparov uzbekerak irabazi zuen Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, hala, puntukako sailkapenean bere garaipena berretsiz, sailkapen horretan erabateko nagusitasuna izan zuelarik. Massimo Ghirotto italiarrak lortu zuen lehiakortasunaren saria (bigarren izan zen bi etapatan), eta azken sailkatua Edwig Van Hooydonck belgikarra izan zen, Indurainengandik hiru ordu eta erdi pasatxora, nafarrak, hala, bere hirugarren Tourra irabaziz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy